jueves, 21 de marzo de 2013

Aurkezpena eta ikastaroaren amaiera

Atzo ikastaroaren amaierara ailegatu ginen,  eta nik blogan egunak ezer idatzi barik. Egia esan, hirugarren multzoa hasi dugunetik ez dut sarrerarik egin. Nabarmendu da multzo honen jarduerak bata bestearen atzetik joan direnez idazteko beharrik ez dudala ikusi.
Ikastaroa beste kideen aurrean egindako aurkezpen batekin amaitu dugu eta uste dut topaketa aberasgarria izan zela gure eskolen egoera desberdinen adierazle izan zelako. Nolako aldea bata eta besteen artean, ezta? Baina ondo dago, horrelakoak baliodunak direlako gutxi dugunok gehiago izateko aukera dugula ikusteko.
Orokorrean ikastaroa interesantea iruditu zait. Beste gauza askoren artean balio izan zaidalako guk martxan dugun proiektua papera eramateko.
Beno, hurren arte eta bitartean IKTekin zoratzen jarraitu!!!

jueves, 28 de febrero de 2013

2.3 jarduera: Prestakuntza eta aholkularitza planak integratu

Gaur amaitu dut 2.3 jarduera, non Moodle plataforma erabiliz, prestakuntza eta aholkularitza plana diseinatu behar genuen gure lankideei eskeintzeko. Ez da izan erraza, baino aurrera goaz

Ikastetxearen aldizkariaren ale berria

Lan asko egin eta gero, azkenean kalean dago gure ikastetxearen aldizkaria (blogaren alboan ikusi ahal denez). Honekin zazpigarren alea egin dugu eta oraingoan aurrera pausu nabarmena eman dugu, denon esfortzuari esker: zazpigarren ale honek 24 orrialde ditu!!! Honetan irakurri ahal ditugu esparru terapeutiko, ospitalario eta etxez-etxekoak egindako lanak,  gurekin lan egiten duten psikiatra, psikologo eta erizainak egindakoak, eta gure ikasleen gurasoenak ere. Eskerrik asko!!!

miércoles, 27 de febrero de 2013

Bartzelonako Mobile World Congress dela eta

Bartzelonan egun hauetan egiten ari diren Mobile World Congress (#MWC13) delakoan berrikuntza desberdinbak azaldu dituzte. Hauetakoak izango liratekete: Phablets (telefono eta tableten artekoak) berriak, nagusientzat makilak GPSarekin; WebOS sistema operatiboa LG telebista adimendunentzat. Hortik aparte, adituek kalkulatu dute 2.017rako mugikorrak, e-readerak eta tabletak lagungarriak izan daitezkela 1,8 miloi haurren heziketan. Hau dena eta gehiago irakurri ahal da Dolores Reigek (@dreig) publikatzen duen "El caparazón" web gunean.

viernes, 22 de febrero de 2013

Google Drive-k bideoak streaming-ean ikusteko aukera ematen du

Google Drive-k aurkeztu berri du nobedade garrantzitsu bat, android.es blogan ikusi dudanez: Android 3.0+ dispositiboetan bideoen erreprodukzioa streaming sistema erabiliz. Aukera berri hau Google Music funtzioarekin batzen badugu, gure audio biblioteka eta bideo gustukoenak entzun eta ikusi ahalko ditugu streaming-ean, lehenago dispositibora jaisteko beharra izan barik. (irakurri)

lunes, 18 de febrero de 2013

2.2. Jarduera: Ikastetxeen IKT Planaren analisia

Azkenean amaitu dugu 2.2. Jarduera. Lan asko eta gero Portus Blendium ikastetxearen IKT planaren analisia bukatutzat eman dugu.

Irakasle eta sare sozialei buruzko inkesta

Instituto Nacional de Tecnologias Educativas y Formacion del Profesorado delakoak egindako inkesta bat ezagutu berri dut. Benetan datuak ez ditudala bat ere sinisten. %57ak twitter erabiltzen duela, ja,ja,ja,ja!!!

miércoles, 6 de febrero de 2013

Twitterrek hobetuko du tweet aipagarrien bilaketa

Twitter berdiseinatzen du twitak bilatzeko esperientzia. Aldaketa honen helburua izango litzateke erabiltzaileak lagundu tweet aipagarrienak, pertsonak edo joerak aurkitzen. Proiektu berri hau mugikor guztietarako prest egondo da: : iOS, Android eta web móvil. (gehiago)

lunes, 4 de febrero de 2013

Google Apps, esperientzia interesgarria

Lerro hauetan azaltzen da Arrigorriagako BHIan martxan ipinitako esperientzia Google Apps tresnarekin. Juan Carlos Guerrak bere blogan oso ondo azaltzen du bere ikastetxean Google Apps martxan ipintzeko eman behar izan zituen pausuak. Ikusi ahal denez, lana astuna izan da baina Juan Carlosek aipatutako erabilpenengatik ematen du oso baliogarria izan dela. (gehiago).

IKT eta Hezkuntzari buruzko informazioa familientzat

Familiak IKTen mundura hurbiltzeko link-ak eskeintzen ditut hemen irakasle eta gurasoen harremanak sakontzeko nahian. Haurren hezkuntza ez da izan behar bakarrik ikastetxearen eginbeharra, familiak ere zer esan handia du. (gehiago)

2.1 jarduera: Sare sozialen bidez lan egin ikastetxeetan

Hasi naiz 2.1 jarduerarekin. Kostatu zait. Saretzen sarean sartzeko orduan arazoak izan ditudalako. Oraindik niretzat berri den gune hori aztertzen nago, baina agian interesantea da. Saiatuko naiz parte hartzen eta ia eguneroko bidean sortzen zaizkigun zalantzak konpartitzeko aukera izaten dugun.

jueves, 31 de enero de 2013

P.1 jarduera: Proiektuaren sarrera eta testuingurua kokatzea

Beno, aurrera egiten dugu. Ez dela gutxi! Ariketa honetan eskatzen zeniguna proiektuaren sarrera, testuingurua eta helburuak aipatzea zen eta hori egiten saiatu naiz. Zalantzak nituen proiektua aukeratzeko orduan, baina uste dut aldizkari digitalak tresna egokia dela ikastetxearen errealitatea proiektatzeko, IKTak erabiltzeko, eta ingurune sozialarekin harremanetan ipintzeko. Testuan azaltzen dudanez gure ikastetxean, Arabako Ospitalario Etxez-etxeko Terapeutiko Hezkuntza ikastetxean, azkeneko urteetan aldizkari digitala argitaratzen dugu, ikastetxean bertan eta inguruko komunitatean banatzen dena. Horrela, aldizkariaren helburuetariko bat ikastetxea eta ingurune soziala harremanetan ipintzea izango litzateke, batetik gure lanaren adierazle izan nahi duelako, eta bestetik, gure ingurune sozialarekin harremanetan ipintzeko baliozkoa delako.
Guzti hori lortzeko, proiektua denon kolaborazioan oinarrituta egon beharko litzateke eta helburu horretan antolakuntzak eta Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) garrantzia handia dute. Gainera, aldizkariaren funtzioak eta helburuak ulertzeko orduan, kontuan hartu behar dira gure ikastetxearen berezitasunak.



jueves, 24 de enero de 2013

1.2 Jarduera: Ikastetxeko aldizkari digitala

Lan asko eta gero amaitutzat eman dugu jarduera honetako talde lana. Ez uste, ez da izan bat ere erraza. Batez ere batzeko orduan. Ez nuen uste hain zaila izango zenik lau pertsona momentu berdinean elkartzea. Baina bueno, azkenean uste dut aurrera egin dugula.
Gure proiektua ikastetxeko aldizkari digitala izan da. Gure ikastetxean azkeneko urteetan aldizkari digitala argitaratzen dugu, ikastetxean bertan eta hezkuntza-komunitatean banatzen dena. Horrela, aldizkariaren helburuetariko bat ikastetxea eta ingurune soziala harremanetan ipintzea izango litzateke, batetik gure lanaren adierazle izan nahi duelako, eta bestetik, gure ingurune sozialarekin harremanetan ipintzeko baliozkoa delako. Lankidetza honen erakusle litzateke aldizkariaren eraketan zuzendaritza taldea, IKT dinamizatzailea, irakasleak, lankideak, ikasleak, gurasoak, inguruko beste ikastetxeetako irakasleak eta ikasleak, inguruko zerbitzu sozialetako lankideak, osakidetzako lankideak e.a parte hartzen dutela; eta, era berean, banatzen dela ikastetxearen barruan, inguruko beste ikastetxeen artean, gurasoen artean, inguruko zerbitzu sozialen artean e.a.

sábado, 19 de enero de 2013

1.2. jarduera

1.1 jarduera ondo amaituta dudan ala ez argi izan barik, 1.2 jarduera egiten hasi naiz. Zapatua da eta denbora apur bat atera dut, baina ez pentsa gauzak oso argi ditudan. Saiatu naiz nire taldekideekin harremanetan ipinten eta imajinatzen dut hemendik aurrera zerbaiti forma ematen hasiko garela.

miércoles, 16 de enero de 2013

1.1 jarduera: Goole Apps hezkuntzan

Lanean hasita, egia esan, ez nituen gauzak bat ere argi ikusten, gehien bat ariketa egiteko orduan irakurri behar ziren testuak irakurri eta gero. Ez nuen ulertu gaiarekin zer harreman zuten eta uste dut oraindik ere ez dudala ulertzen. Hala eta guztiz aurrera jarraitzea erabaki nuen landu beharreko planteatzen zenituen kasuen artean bat gure ikastetxean izandako arazoei erantzuna emateko baliogarria izan delako.
Gure ikastetxearen berezitasunak hartuta, zuzendaritza-taldeak azaldutako koordinazio arazoak ikusita eta elkar lana bultzatzeko asmoarekin, ikastetxean erabaki da Google Apps zerbitzua erabiltzea. Gure ikastetxea Arabako Ospitalario Etxez-etxeko Terapeutiko Hezkuntza ikastetxea da eta bi instituzioetako langileak batera lan egiten dugu: Osakidetza eta Hezkuntza. Hortik aparte, Hezkuntzaren barnean 3 esparru desberdin gaude, lan helburu desberdinekin: ospitalarioa, etxez-etxekoa eta terapeutikoa. Gainera, hiru egoitza desberdinetan banatuta gaude; gure langileen mugikortasuna oso handia da; eta orokorrean IKTen inguruan duten prestakuntza nola-halako da.
Baldintza guzti hauek kontuan hartuta, zuzendaritza-taldea eta IKT dinamizatzailearen artean erabaki genuen Google Apps aukera bat izan ahalko zela eta probatzea erabaki genuen. Hemen azaltzen dudan aurkezpenaren helburua izango litzateke lehen hurreratze bat, lankideak Google Apps-en abantailetaz informatzeko asmoarekin.