Lan asko eta gero amaitutzat eman dugu jarduera honetako talde lana. Ez
uste, ez da izan bat ere erraza. Batez ere batzeko orduan. Ez nuen uste hain
zaila izango zenik lau pertsona momentu berdinean elkartzea. Baina bueno,
azkenean uste dut aurrera egin dugula.
Gure
proiektua ikastetxeko aldizkari digitala izan da. Gure ikastetxean azkeneko urteetan aldizkari
digitala argitaratzen dugu, ikastetxean bertan eta hezkuntza-komunitatean
banatzen dena. Horrela, aldizkariaren helburuetariko bat ikastetxea eta
ingurune soziala harremanetan ipintzea izango litzateke, batetik gure lanaren
adierazle izan nahi duelako, eta bestetik, gure ingurune sozialarekin
harremanetan ipintzeko baliozkoa delako. Lankidetza honen erakusle litzateke
aldizkariaren eraketan zuzendaritza taldea, IKT dinamizatzailea, irakasleak,
lankideak, ikasleak, gurasoak, inguruko beste ikastetxeetako irakasleak eta
ikasleak, inguruko zerbitzu sozialetako lankideak, osakidetzako lankideak e.a
parte hartzen dutela; eta, era berean, banatzen dela ikastetxearen barruan,
inguruko beste ikastetxeen artean, gurasoen artean, inguruko zerbitzu sozialen
artean e.a.
No hay comentarios:
Publicar un comentario