Beno, aurrera egiten dugu. Ez
dela gutxi! Ariketa honetan eskatzen zeniguna proiektuaren sarrera,
testuingurua eta helburuak aipatzea zen eta hori egiten saiatu naiz. Zalantzak
nituen proiektua aukeratzeko orduan, baina uste dut aldizkari digitalak tresna
egokia dela ikastetxearen errealitatea proiektatzeko, IKTak erabiltzeko, eta
ingurune sozialarekin harremanetan ipintzeko. Testuan azaltzen dudanez gure ikastetxean, Arabako
Ospitalario Etxez-etxeko Terapeutiko Hezkuntza ikastetxean, azkeneko urteetan
aldizkari digitala argitaratzen dugu, ikastetxean bertan eta inguruko
komunitatean banatzen dena. Horrela, aldizkariaren helburuetariko bat
ikastetxea eta ingurune soziala harremanetan ipintzea izango litzateke, batetik
gure lanaren adierazle izan nahi duelako, eta bestetik, gure ingurune
sozialarekin harremanetan ipintzeko baliozkoa delako.
Guzti hori
lortzeko, proiektua denon kolaborazioan oinarrituta egon beharko litzateke eta
helburu horretan antolakuntzak eta Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT)
garrantzia handia dute. Gainera, aldizkariaren funtzioak eta helburuak
ulertzeko orduan, kontuan hartu behar dira gure ikastetxearen berezitasunak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario