Mostrando entradas con la etiqueta aldizkari digitala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aldizkari digitala. Mostrar todas las entradas

jueves, 21 de marzo de 2013

Aurkezpena eta ikastaroaren amaiera

Atzo ikastaroaren amaierara ailegatu ginen,  eta nik blogan egunak ezer idatzi barik. Egia esan, hirugarren multzoa hasi dugunetik ez dut sarrerarik egin. Nabarmendu da multzo honen jarduerak bata bestearen atzetik joan direnez idazteko beharrik ez dudala ikusi.
Ikastaroa beste kideen aurrean egindako aurkezpen batekin amaitu dugu eta uste dut topaketa aberasgarria izan zela gure eskolen egoera desberdinen adierazle izan zelako. Nolako aldea bata eta besteen artean, ezta? Baina ondo dago, horrelakoak baliodunak direlako gutxi dugunok gehiago izateko aukera dugula ikusteko.
Orokorrean ikastaroa interesantea iruditu zait. Beste gauza askoren artean balio izan zaidalako guk martxan dugun proiektua papera eramateko.
Beno, hurren arte eta bitartean IKTekin zoratzen jarraitu!!!

jueves, 31 de enero de 2013

P.1 jarduera: Proiektuaren sarrera eta testuingurua kokatzea

Beno, aurrera egiten dugu. Ez dela gutxi! Ariketa honetan eskatzen zeniguna proiektuaren sarrera, testuingurua eta helburuak aipatzea zen eta hori egiten saiatu naiz. Zalantzak nituen proiektua aukeratzeko orduan, baina uste dut aldizkari digitalak tresna egokia dela ikastetxearen errealitatea proiektatzeko, IKTak erabiltzeko, eta ingurune sozialarekin harremanetan ipintzeko. Testuan azaltzen dudanez gure ikastetxean, Arabako Ospitalario Etxez-etxeko Terapeutiko Hezkuntza ikastetxean, azkeneko urteetan aldizkari digitala argitaratzen dugu, ikastetxean bertan eta inguruko komunitatean banatzen dena. Horrela, aldizkariaren helburuetariko bat ikastetxea eta ingurune soziala harremanetan ipintzea izango litzateke, batetik gure lanaren adierazle izan nahi duelako, eta bestetik, gure ingurune sozialarekin harremanetan ipintzeko baliozkoa delako.
Guzti hori lortzeko, proiektua denon kolaborazioan oinarrituta egon beharko litzateke eta helburu horretan antolakuntzak eta Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) garrantzia handia dute. Gainera, aldizkariaren funtzioak eta helburuak ulertzeko orduan, kontuan hartu behar dira gure ikastetxearen berezitasunak.



jueves, 24 de enero de 2013

1.2 Jarduera: Ikastetxeko aldizkari digitala

Lan asko eta gero amaitutzat eman dugu jarduera honetako talde lana. Ez uste, ez da izan bat ere erraza. Batez ere batzeko orduan. Ez nuen uste hain zaila izango zenik lau pertsona momentu berdinean elkartzea. Baina bueno, azkenean uste dut aurrera egin dugula.
Gure proiektua ikastetxeko aldizkari digitala izan da. Gure ikastetxean azkeneko urteetan aldizkari digitala argitaratzen dugu, ikastetxean bertan eta hezkuntza-komunitatean banatzen dena. Horrela, aldizkariaren helburuetariko bat ikastetxea eta ingurune soziala harremanetan ipintzea izango litzateke, batetik gure lanaren adierazle izan nahi duelako, eta bestetik, gure ingurune sozialarekin harremanetan ipintzeko baliozkoa delako. Lankidetza honen erakusle litzateke aldizkariaren eraketan zuzendaritza taldea, IKT dinamizatzailea, irakasleak, lankideak, ikasleak, gurasoak, inguruko beste ikastetxeetako irakasleak eta ikasleak, inguruko zerbitzu sozialetako lankideak, osakidetzako lankideak e.a parte hartzen dutela; eta, era berean, banatzen dela ikastetxearen barruan, inguruko beste ikastetxeen artean, gurasoen artean, inguruko zerbitzu sozialen artean e.a.