jueves, 31 de enero de 2013

P.1 jarduera: Proiektuaren sarrera eta testuingurua kokatzea

Beno, aurrera egiten dugu. Ez dela gutxi! Ariketa honetan eskatzen zeniguna proiektuaren sarrera, testuingurua eta helburuak aipatzea zen eta hori egiten saiatu naiz. Zalantzak nituen proiektua aukeratzeko orduan, baina uste dut aldizkari digitalak tresna egokia dela ikastetxearen errealitatea proiektatzeko, IKTak erabiltzeko, eta ingurune sozialarekin harremanetan ipintzeko. Testuan azaltzen dudanez gure ikastetxean, Arabako Ospitalario Etxez-etxeko Terapeutiko Hezkuntza ikastetxean, azkeneko urteetan aldizkari digitala argitaratzen dugu, ikastetxean bertan eta inguruko komunitatean banatzen dena. Horrela, aldizkariaren helburuetariko bat ikastetxea eta ingurune soziala harremanetan ipintzea izango litzateke, batetik gure lanaren adierazle izan nahi duelako, eta bestetik, gure ingurune sozialarekin harremanetan ipintzeko baliozkoa delako.
Guzti hori lortzeko, proiektua denon kolaborazioan oinarrituta egon beharko litzateke eta helburu horretan antolakuntzak eta Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) garrantzia handia dute. Gainera, aldizkariaren funtzioak eta helburuak ulertzeko orduan, kontuan hartu behar dira gure ikastetxearen berezitasunak.



jueves, 24 de enero de 2013

1.2 Jarduera: Ikastetxeko aldizkari digitala

Lan asko eta gero amaitutzat eman dugu jarduera honetako talde lana. Ez uste, ez da izan bat ere erraza. Batez ere batzeko orduan. Ez nuen uste hain zaila izango zenik lau pertsona momentu berdinean elkartzea. Baina bueno, azkenean uste dut aurrera egin dugula.
Gure proiektua ikastetxeko aldizkari digitala izan da. Gure ikastetxean azkeneko urteetan aldizkari digitala argitaratzen dugu, ikastetxean bertan eta hezkuntza-komunitatean banatzen dena. Horrela, aldizkariaren helburuetariko bat ikastetxea eta ingurune soziala harremanetan ipintzea izango litzateke, batetik gure lanaren adierazle izan nahi duelako, eta bestetik, gure ingurune sozialarekin harremanetan ipintzeko baliozkoa delako. Lankidetza honen erakusle litzateke aldizkariaren eraketan zuzendaritza taldea, IKT dinamizatzailea, irakasleak, lankideak, ikasleak, gurasoak, inguruko beste ikastetxeetako irakasleak eta ikasleak, inguruko zerbitzu sozialetako lankideak, osakidetzako lankideak e.a parte hartzen dutela; eta, era berean, banatzen dela ikastetxearen barruan, inguruko beste ikastetxeen artean, gurasoen artean, inguruko zerbitzu sozialen artean e.a.

sábado, 19 de enero de 2013

1.2. jarduera

1.1 jarduera ondo amaituta dudan ala ez argi izan barik, 1.2 jarduera egiten hasi naiz. Zapatua da eta denbora apur bat atera dut, baina ez pentsa gauzak oso argi ditudan. Saiatu naiz nire taldekideekin harremanetan ipinten eta imajinatzen dut hemendik aurrera zerbaiti forma ematen hasiko garela.

miércoles, 16 de enero de 2013

1.1 jarduera: Goole Apps hezkuntzan

Lanean hasita, egia esan, ez nituen gauzak bat ere argi ikusten, gehien bat ariketa egiteko orduan irakurri behar ziren testuak irakurri eta gero. Ez nuen ulertu gaiarekin zer harreman zuten eta uste dut oraindik ere ez dudala ulertzen. Hala eta guztiz aurrera jarraitzea erabaki nuen landu beharreko planteatzen zenituen kasuen artean bat gure ikastetxean izandako arazoei erantzuna emateko baliogarria izan delako.
Gure ikastetxearen berezitasunak hartuta, zuzendaritza-taldeak azaldutako koordinazio arazoak ikusita eta elkar lana bultzatzeko asmoarekin, ikastetxean erabaki da Google Apps zerbitzua erabiltzea. Gure ikastetxea Arabako Ospitalario Etxez-etxeko Terapeutiko Hezkuntza ikastetxea da eta bi instituzioetako langileak batera lan egiten dugu: Osakidetza eta Hezkuntza. Hortik aparte, Hezkuntzaren barnean 3 esparru desberdin gaude, lan helburu desberdinekin: ospitalarioa, etxez-etxekoa eta terapeutikoa. Gainera, hiru egoitza desberdinetan banatuta gaude; gure langileen mugikortasuna oso handia da; eta orokorrean IKTen inguruan duten prestakuntza nola-halako da.
Baldintza guzti hauek kontuan hartuta, zuzendaritza-taldea eta IKT dinamizatzailearen artean erabaki genuen Google Apps aukera bat izan ahalko zela eta probatzea erabaki genuen. Hemen azaltzen dudan aurkezpenaren helburua izango litzateke lehen hurreratze bat, lankideak Google Apps-en abantailetaz informatzeko asmoarekin.